XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zein mutiko ederra! - aldarrikatu zuen Arkadii Ivanovitchek - Vasia, izakietan zoriontsuena zara!.

Haurrak, atera zioten tea edan zuen, Vasiaren gutuna sakelan sartu, musu asko jaso eta pozik irten zen.

- Ikusten duzu - esan zuen alaiki Arkadiik - Ikusten duzu dena ongi doala.

Utz iezaiozu honez gero, kezkatzeari eta irudipenezko zoritxarretan pentsatzeari.

Saia eta buka ezazu zeure egitekoa.

Ordubietan, emakumeen etxean izango naiz eta handik Yulian Mastakovitchenera joango... Gero arte.

- Itxadon anaia, itxadon... esaiezu... iruditzen zaizuna esaiezu; besarka ezazu nire partez... kontatuko didazu gertatzen den guztia.

- Ongi, ulertzen dizut.

Zorion honek indarberritu egin zaitu.

Hain ustekabea izan da! Atzo, zeure onetik kanpo zeudenetik, a zer aldaketa! Zure irudimenek jarraitzen zuten eta ez zinen sendatzen.

Horrela gustatzen zait, Vasia.

Anima zaitez eta gero arte.

Lagunak, azkenean, banatu ziren.